Play, Learn and Grow... Together!

Play, Learn and Grow... Together!
IKT etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
IKT etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko otsailaren 13(a), larunbata

UNITATE DIDAKTIKOA


Kaixo!!!

Hemen natorkizue berriz ere aste honetako lanarekin. Oraingoan, unitate didaktiko bat burutu behar nuen eta hementxe luzatzen dizuet nik egindako lana.

Nik Lehen Hezkuntzako 6.mailarako egin dut unitate hau baina beste edozein adinetarako ere balio dezakeela uste dut.

                                                                                         


¡Buenas!

Aquí os vengo otra vez con el trabajo de esta semana. Esta vez, tenía que hacer una unidad didáctica y aquí os dejo el trabajo hecho.

Esta unidad lo he hecho para 6º de primaria pero creo que se podría utilizar en otras edades también. 





2016(e)ko otsailaren 2(a), asteartea

NOR NAIZ?

Kaixo guztioi!

Orain gutxi hasitako "La Competencia Digital en el marco de una Educación Abierta (DIGCOMP & Open Education)" onlineko ikastaroaren barrruan blog hau sortu dut. 

Nor naizen ni?

Hasteko, Alazne Urrutia naiz, 23 urte ditut eta Markina-Xemeinen bizi naiz. Betidanik gustatu izan zaizkit umeak eta hezkuntzaren mundua eta hori dela eta egin nuen Lehen Hezkuntzako Gradua. Pertsona irekia naiz, jendearekin egotea gustatzen zait eta gustura aritzen naiz taldean lanean. Gaur egun ohikoa den bezala, ez dut aukerarik izan irakasle bezala ikastetxe batean lan egiteko baina ea denbora gutxiren buruan horretarako aukerarik izaten dudan eta ordurako formatzen jarraitzen dut; beti baitago zer ikasia. PROAko hezitzaile bezala aritu nintzen ikasturte batez herriko eskolan eta horixe da irakasle lana gertutik ezagutzeko (graduko praktikez gain) eta esperientzia polita lortzeko aukera eman zidana.

Nire zaletasunei dagokionez, igeriketa asko gustatzen zait eta mundu horretan dihardut lanean. Igeriketako monitore eta sorosle bezala dihardut azken 4 urteotan eta ikastetxeko lanarekin lotuta ez badago ere, oso gustura nago ume zein nagusiekin lanean. Hobby batetik lan egiteko aukera izan baitut! Ur munduaz gain, irakurtzea eta bidaiatzea asko gustatzen zait: leku berriak, kultura desberdinak, jende desberdina, etab. ezagutu.

Sare sozialei dagokionez, Facebooka eta Instagrama dira gehien erabiltzen ditudanak. Twittera ere badaukat baina gehienbat egunkari bezala erabiltzen dut, hortxe azaltzen baitira albisteak bizkorren. Gainontzean, internet informazio iturri bezala erabiltzen dut. Blogari dagokionez, ez da hau nire lehenengo bloga, magisteritza ikasten ari nintzela ere blog bat sortu baikenuen IKTen ikasgairako baina gero ezabatu egin nuen ez bainuen erabiltzen. Beraz berriz ekin diot blogen mundu honi, ea oraingoan jarraitzen dudan eta bertan esperientzia berriak islatzen ditudan!

Ikastaro honetan lanerako baliabide berriak erabiltzen ikasteko aukera izatea espero dut eta konpetentzia digitalaren munduan gehiago murgiltzea, hortxe baitago ez oso urrutiko hezkuntzaren atal handi bat.

Beraz, ekin diezaiogun lanari!!!